Gure liburutegia
LIBURUTEGIAREN ORDUTEGIA
Atsedenaldiak: 10:20 - 10:40 eta 12:30 - 12:50
Arratsaldetan astelehena, asteartea eta osteguna: 14:40 -16:30
JARRERA ARAUAK
Liburutegian ezin da ezer jan.
Ikasteko tokia da, ez da hizketan egoteko, jolasteko edo, besterik gabe, egoteko.
Isiltasuna errespetatu.
Lan egiteko materiala ekartzea derrigorrezkoa da.
Liburutegitik ateratzean mahiak zein aulkiak sartzean aurkitu dituzun bezalaxe utzi: ordenatuta eta bakoitza bere tokian
LIBURUTEGIKO MATERIALA ERABILTZEKO ARAUAK
Apaletan dauden liburuak ordenaturik daude; beraz libururen bat hartuz gero, erabili ostean, utzi bere tokian numerazioari jarraituz:( Apalategi zenbakia // Apalaren zenbakia // Apaleko ordena zenbakia)
Libururen bat mailegutzan eraman nahi baduzu, irakaslearen mahaiaren gainean dagoen liburu datuak bete.
Liburutegiko liburuak 15 egunean izan ahal dituzu. Denbora luzeagoan izanez gero: lehenengo itzuli, mailegutzan berriztu eta berriro hartu.
Liburuak zein DVDak jolastorduan BAKARRIK har eta itzul daitezke eta BETI momentu horretan dagoen irakaslearen zaintzapean.
Apurtu edota desagertzen diren liburuak eta DVDak atera zituen pertsonak ordainduko ditu.