Jantokiko arauak
Jantokian dauden oinarrizko arauak gogoraerazi nahi dizkizuegu semealabekin komentatzeko eta guztien artean saiatzeko betetzen.
1.- ERRESPETUA: guztien artean (bai sukaldaria, irakasleak ala begiraleekin) errespetu osoz tratatuko gara.
2.- GUZTIENA JANGO DUGU. Bazkaria ez da botatzen. Menuak orekatuak dira eta kantitatea nertua.
3.- Beti leku berean jesarriko gara. Mahai bakoiotzean asteko bi arduradun egongo dira. ARDURADUNAK DIRA BAKARRAK ALTXA DAITEZKENAK.
4.- Sartzeko eta irtetzeko ordenean egingo dugu, lasai eta ohikatu gabe.
5.- Abots maila arruntean hitz egingo dugu, punta batetik bestera ohiuak bota barik.
6.- Jaten ari garen bitartean, (ordu lektiboetan eran) ikastetxean debekatuta daude ekipo elektronikoak piztu, erabili edo erakustea. Ondorioak klaseko berdinak izango dira: kendu egingo dira eta senideren bat etorri behar bere bila.
Zer daukagu gaur bazkaltzeko?
- Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin bere osotasunean subentzionatuz.
- Janaria beroa ekartzen dute, "AUSOLAN"-enpresak eginda.
- Noizean behin erabili daiteke zerbitzu hau, aldez aurretik arduradunari abisatuz.
- Menuak ikasleei hiruhilabetero ematen dizkiegu.
- Ordainketa banketxetik egingo da.