ESKOLA 2.0 PROGRAMA - IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUA - SARE HEZKUNTZA GELAN

 

eskola2.0

 

Eskola publikoan PREMIA sarea eta bere luzapena BERRIZTU planak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrietara (IKT) eta Informazio Gizartera heltzeko gure atea zela.

PREMIA barruan, institutuko ekipamendu informatikoa, hots, ordenagailuak, inprimagailuak, escanerrak eta haien irudi eta soiunuzko material osagaiak, beraien artean sare lokal batean konektatuta daude, bere kokapena leku desberdinetan egon arren: informatika gela, zentbai ikasgela, tailer eta bulegoak, irakasle gela eta liburutegia. Gainera, Interneterako banda zabaleko konexioa eta Saileko Intranet batekiko konexioa dugu.

Helburuak:
_ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
_ Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
_ Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
_ Eten digitala murriztea
_ Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
_ Heziketa kalitatea hobetzea

 

ikt heldutasuna

 

Eskola 2.0 rekin erlazionatuta "Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua" dugu. Eredu hau definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:
- Giltzarrizko prozesuak, ikastetxeak landu eta hobetu behar dituenak, bere prozesuak digitalizatzea lortzeko, eraginkortasunez eta efizientziaz. Eremu interesgarriak prozesu-multzoak dira, ezaugarri komun bat ardatz dutenak. Prozesu-blokeen lehenengo bereizketa honako hau da: "Irakas-prozesuak" (ikasgelan eta ikasgelatik kanpo), "Ikastetxeko administrazio- edo kudeaketa-prozesuak" (irakas-prozesuari eusteko eta laguntza emateko prozesuak) eta "Informazio- eta komunikazio- prozesuak" (hezkuntza-komunitatearekiko harremanak).

- Heldutasun-mailak ondo definitutako egoera sekuentzialak dira, ikastetxearen heldutasuna handiagotzeko lortu behar direnak (dagokigun kasuan, digitalizatzeko bidean aurrera egiteko). Heldutasun-mailak definitu dira ikastetxeen errealitatea kontuan hartuta, segurutzat jota gutxieneko azpiegitura batzuk badaudela, ikastetxe bakoitzak bere prozesuak digitalizatzeko bidean aurrera egitea bideratuko dutenak; baina, horretaz gain, ikastetxe bakoitzak bermatu behar du irakasle guztiek bereganatuko dituztela maila bakoitzera iristeko beharrezkoak diren gaitasunak.


Heldutasun-ereduak hiru maila ditu: Oinarrizkoa, Ertaina eta Aurreratua.

Aurten Maila Ertainan gaude, eta ikasturte honen zehar gure errankak IKTen erabilera handitzea bai eskola komunitate barneko bai kanpoko komunikazioetan eta tresna telematiko eta web 2.0 ingurunekin lan egitea.

 

 

Sare Hezkuntza

 

 

Pasa den ikasturtean Sare Hezkuntza Gelan proiektuko bigarren eta azken ikasturtea bete genuen. Gure eginbeharra zera izan zen: DBH1 eta DBH2 mailako irakasgai guztietan, gutienez, unitate didaktiko bat material digitalak bakarrik erabiliz ematea dela eta horrela egin genuen.

Bestalde esan 2019/2020 ikasturtetik Juan Delmas eskolako ikasle ohiek beren ChromeBook dispositiboak gure ikastetxean erabiltzen jarraituko dutela.

 

Sare Hezkuntza gelan proiektuari buruzko informazio gehiagorako joan helbide honetara:

 

https://www.euskadi.eus/sare_hezkuntza-gelan/web01-a3hsare/eu/

 

 

Berriak 2.0